Udaleko Musika Eskolan matrikulatzeko gomendatzen den adina sei urte izaten da. Taldea osatzeko 6 ikasleko kopurua ez bada betetzen, aukera egoten da 5 urteko haurrak ere onartzeko. Aurrez ezagutza batzuk dituen edo adin hori baino urte gehiago badituen ikasle orok sarbide proba bat egin beharko du, duen maila eta zer mailatan matrikulatu zehazteko, edo horretarako balorazio bat eginen da.
Matrikula deuseztatu nahi duen ikasle orok lehenengo hiruhilabetekoan egin ahalko du (abenduaren 31 arte). Aurrerago eginez gero, ikasturteko kuota guztiak ordaindu beharko ditu.