Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Web-orri honetan: http://sakana.eus/, Sakanak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa aurkitu daiteke.

 

Bere herriak, natura, artisau-lanak eta produktuak, feriak eta azpiegiturak.

Aralar, Urbasa eta Andia parke naturalek babestua, Nafarroako ipar-mendebaldean aurkitzen da Sakana, Burunda-Arakil ibaiaren bi aldeetan, eta eskualdearen erdian Beriain edo SanDonato mendia.

Antzinatik komunikaziorako gune garrantzitsua izan da eskualdea Bordele-Astorga galtzada erromatarra igarotzen zen Sakanatik,eta Done Jakueren bide primitiboa ere hemendik zihoan.

Sakanako herrietako karriketan buelta bat emanez gero, iturri, plaza, eliza, lorez beteriko balkoi eta XVIII. mendeko etxe armarridun ugari ikusi ahal izango ditu bisitariak.

 

AKTIBITATEAK

Posible da orrialde honetan azaltzen diren ibilbideek nolabaiteko aldaketak jasan izana. Edozein ibilaldi egin aurretik baloratu mendiaz duzun ezagutza, zure ahalmen fisikoa, informatu meteorologiaren inguruan, behar den materialez hornitu zaitez, zentzuz jokatu, arduratsua izan eta ingurumena errespetatu.

www.sakana.eus ez da orrialde honetako informazioan oinarrituta sortutako ezustekoen erantzule egiten.

 

IBILBIDEAK

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea